Haurdunak

Osteopatia perinatalean trebatutako osteopata batek, emakumeak haurdunaldian zehar eta erditzearen ondoren izan ditzaken patologiak eta fisiologia-ezaugarriak ongi ezagutzen ditu. Honela, emakume bakoitzaren egoeraren arabera, teknika ezberdinak erabili ditzake edo, behar izanez gero, tratamendu bat hasteari uko egin.

Kontsultan zehar, osteopatak haurdunaldi honetan (eta aurrekoetan) bizitako esperientziei buruzko galderak egingo dizkizu, bereziki pelbis inguruan izandako arazo edo esperientziei buruzkoak, erditzerakoan pasabidea baita.

Haurra ipurdiz datorrenean, pelbis eta bizkarrezurraren orekatzea, diafragma eta perineoko giharren erlaxazioarekin batera nahikoa izan daiteke kasu gehienetan arazoa konpontzeko, haurrak berak buelta emateko ahalmena baldin badu.

Zergatik joan kontsultara haurdun gaudenean?

Amatasuna erabateko metamorfosi garaia da. Emakumearen gorputza etengabe aldatzen ari da eta gorputzak ez du beti moldatzeko astirik izaten.

Gainera, aldaketa guzti hauek, berez traumatismo historia duen gorputz batean ematen dira. Kasu batzuetan, haurdun dagoen emakumearen gorputzak berak dituen arazoek haurdunaldia eta erditzea baldintza ditzakete. Horregatik, amaren eta haurraren osasun egoeraren onerako, oso garrantzitsua da modu egokian orekatutako eta indartutako gorputza edukitzea.

Osteopatak prestakuntza handia du fisiologia, anatomia eta giza-patologia arloan eta honi esker haurdun dagoen emakumeari oreka mantentzen eta arazoak saihesten lagun diezaioke.

Edozein haurdunek kontsultara jo dezake haurdunaldian arazoak eta oinazeak izanez gero, baina prebentzio neurri moduan ere joan daiteke osteopata ikustera, behin haurdunaldi hasieran eta gero hiru hilabetean behin eta 38.garren astean ere, pelbisak berezko mugikortasuna mantentzen duela egiaztatzeko.

Ba al dago kontraindikaziorik?

Zure konfiantzazko osteopata, perinatal eta pediatrian prestatutako pertsona da, eta ongi ezagutzen ditu beraz haurdunaldiarekin zerikusia duten ezaugarri fisiologikoak. Osteopatak bere saioa galdera sorta bat eginaz hasiko du beti.

Tratamenduak ez du arrisku handiagoa haurdunaldian, osteopatak ongi ezagutzen baititu erabili beharreko teknikak.

Gaur egun geroz eta emakume gehiagok osteopata baten kontsultara joatea erabakitzen du haurdunaldian zehar. Gainera ginekologo eta emaginek geroz eta jarrera baikorragoa dute teknika hauekiko, haurdunaren erosotasun eta mugikortasun maila hobetzen baitute.

Osteopatia, hardunentzako eta haurrentzako bereziki gomendagarria den teknika da. Zure osteopatak ginekologoa eta emaginaren osagarri gisa lan egiten du, haurdunaldia ahal den modu egokienean pasa dadin.

Osteopata honako kasuetan izan daiteke lagungarri :

  • gorakoak eta botakadak.
  • migraina eta zefaleak,
  • lunbarretan oinazeak
  • bizkarreko eta saihetsetako minak,
  • zure haurra azken saihetsetan pisua jartzen ari denaren sentsazioa eta saihetsek behar
  • bezalako malgutasuna ez izatearen pertzepzioa,
  • min zerbikalak eta gogortasuna,
  • zitalgiak eta ipurmasaileko mina (denbora guztian edo mugitzerakoan soilik),
  • lotailuetako minak,
  • esku eta oin handituak,
  • medikuaren tratamenduarekin pasatzen ez den errefluxu gastroesofagikoa,
  • pelbis inguruko mina, haurra oso behean kokatua dagoenaren pertzepzioa,
  • haurra sabelaren goiko ala beheko partean blokeatua dagoenaren pertzepzioa,
  • buelta emate baten ondoren,
  • erditze aurreko eta ondorengo egoera aztertzeko,
  • haurdunaldian zehar estresaren kudeaketa egokia izan ez bada,
  • baby-blues izateagatik (erditze ondorengo depresioa),
  • min peridurala,
  • medikuek azal ez dezaketen edozein minaren aurrean. 

Nola izaten da saio bat?

Saio bakoitzak hiru atal izaten:

  • 1. Galderak:

Haurdunaren historia, patologiak eta traumatismoak hobe ezagutzeko. Presta itzazu eskura dauzkazun txosten guztiak, haurdunaldiaren ekografiak eta jasandako hezur-traumatismo eta ebakuntzen inguruko irudiak, guzti horrek haurdunaldian eragina izan ahal baitezake.

  • 2. Azterketa:

Amatasuna erabateko metamorfosi garaia da. Bertan aurretik izan ditzakegun tentsioak ager daitezke. Osteopatak zure gorputzaren ehunen mugikortasuna aztertuko du: Eskeleto-giharrak eta buru-hezurra.

  • 3. Tratamendua:

Osteopatak erabilitako teknikak haurdun dagoen emakumearen zaintzara egokituak daude.

Haurdunaldian ematen den hormona-inpregnazioak, osteopatia teknikak oraindik eraginkorragoak izatea egiten du. askotan mugikortasunaren hobekuntza txiki batek onura handia eragin baitezake erosotasuna handitu eta oinazea gutxitzeko orduan.

Osteopatia

Denentzat

Osteopatia laguntza-ikuspegi ezberdina da...

Gehiago irakurri

Niniak eta haurrak

Erditze prozesuan zehar, haurraren osasunean eragina eduki dezaketen...

Gehiago irakurri

Kirolariak

Aliviarle y mejorar su rendimiento, hacer deporte está bien pero...

Gehiago irakurri

Adinekoak

La Osteopatía quiere aportar su granito de arena...

Gehiago irakurri

Hitz ordua eskatzeko deitu

Hitz ordua eskatzeko deitu

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika