Denentzat

Organismoaren oreka berreskuratzen laguntzen dugu

Osteopatia laguntza-ikuspegi ezberdina da. Berariazko diagnosi- eta tratamendu-sistema batetik abiatzen da eta arreta berezia jartzen du banakakoaren egituran eta izan ditzakeen arazo mekanikoetan.

Bere aitzindariak ezarritako printzipioetan oinarritzen da: A. T. Still doktorea (1828-1917). Pazienteak arreta handiz behartuta eta anatomia eta biomekanika arloetan zuen ezagutza handia aplikatuta, aldarrikatu zuen gorputzaren egitura-osotasunaren menpe daudela banakakoaren osasuna eta funtzionamendu egokia. Stillek giza gorputza unitate zatiezin gisa marraztu zuen, eta unitate horretan organismoaren egitura (gihar-hezurrak, organoak eta erraiak) eta funtzionamendua hertsiki loturik eta elkarren mende daude.

Esku-terapia da, erabat bateragarria medikuntza alopatikoarekin edo ohiko medikuntzarekin; izan ere, biek dute helburu berbera: gaixoari laguntzea. Halaber, prebenitzeko-, mantentzeko eta osasuna hobetzeko testuinguruan dago kokatuta.

Osteopatiaren bidez, organismoaren oreka berreskuratzen laguntzen dugu; horretarako, gorputzaren egituran oinarritzen gara, eta halatan, gorputzaren funtzionamenduak hobea egiten du. Oso teknika leunak eta ziurrak erabiltzen dira tratamenduan, paziente bakoitzari eta bera beharrei egokituta, eta beti kontuan izanda pazientearen adina, sexua, tipologia eta osasun-egoera.

Osteopatak osotasunean ikusten du pazientea, eta adimenak, gorputzak eta izpirituak elkarri eragiten diote eta euren artean erlazionatzen dira. Halaber, ehunek eragina dute eta barneko fisiologiak eta homeostasiak eragina dute, neurri berean, ehunetan. Ehunez ari gara eta ez hezur, lotailu, gihar edo tendoiez soilik. Osteopatek gorputzeko ehun eta isurkin guztiekin egiten dute lan, nahiz eta maiz gihar-hezur sistema erabiltzen duten, hain eskuragarri ez dauden guneetara iristeko.

Artatzen ditugun arazoak

    Lokomozio-aparatuaren funtzio-ondoezak
  1. Bizkar-hezurraren edozein gaitz mota: zerbikalgia, lunbagia, artrosia, tortikolia, trafiko-istripuaren ondorengo garondoko zartada...
  2. Arazo diskalak: hernia diskala, endekapenezko arazoak, ziatika, brakialgiak...
  3. Lotailu edo giharretako edozein min edo gaitz (neurologikoa ez dena), tendinitisak, kontrakturak, zaintiratuak...
  4. Gaitz artikular periferikoak: mina beso, sorbalda, eskumutur, belaun, orkatila, oin, aldaka, masailezur eta abarretan.

    Ondoez funtzionalak barneko organoetan
  1. Arnasa hartzeko arazoak: bronkitisa, bronkiolitisa, asma, pneumonia, aho bidezko arnasketa...
  2. Digestio-aparatuko arazoak: bihotzerrea, haize-mina, errefluxua, hiatoko hernia, idorreria...
  3. Arazo uro-ginekologikoak: inkontinentzia, hileko irregularrak eta/edo minberak, amenorrea, arazo fisikoak haurdunaldian, umetokiaren posizio txarrak (prolapsoa), ugalkortasun ezaren hainbat kasu, erditze aurrean eta ostean gorputz-sistema berriz orekatzea, zistitis errepikakorra, protatis...

    Buruko arazo funtzionalak
  1. Masailezurretako artikulazioaren arazoak zaratak, subluxazioak, artikulazioetako mina, bruxismoa...
  2. Migraina batzuk, zefalea.
  3. Funtzio-anormaltasuna umeetan: plagiozefalea.
  4. Burua edo aurpegia estutzea erditze zailetan (forzepsak, bentosak).
  5. Aurpegi-sistemako zenbait arazo: otitis errepikakorra, sinusitisa...

    Arazo funtzional neurologikoak
  1. Oreka-arazoak: bertigoak.
  2. Neuralgiak edo arazo periferikoak: Arnold neuralgia, trigeminoaren neuralgia, inurridura eskuetan edo oinetan.

    Umeen arazo funtzionalak
  1. Jarrera-arazoak eta /edo anormaltasuna: geno varoa, geno valgusa, jarrera eskoliotikoak...
  2. Portaera-arazoak: egonezina, lo egiteko arazoak...
  3. Digestio-aparatuko arazoak: kolikoak jaioberrietan, idorreria, berrahoratzea, xurgatzekoarazoak...
  4. Oklusio-arazoak.

    Kirol jardueraren ondoriozko arazoak
  1. Kirolariaren hezur-artikulazioetako arazoak: pulbalgia, tendinitis errepikakorra, gehiegizko esfortzua egiteagatiko hantura.

Osteopatia

Niniak eta haurrak

Erditze prozesuan zehar, haurraren osasunean eragina eduki dezaketen...

Gehiago irakurri

Haurdunak

Zergatik joan osteopata perinatal baten kontsultara?

Gehiago irakurri

Kirolariak

Aliviarle y mejorar su rendimiento, hacer deporte está bien pero...

Gehiago irakurri

Adinekoak

La Osteopatía quiere aportar su granito de arena...

Gehiago irakurri

Hitz ordua eskatzeko deitu

Hitz ordua eskatzeko deitu

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika