Organismoaren oreka berreskuratzen laguntzen dugu
Osteopatia laguntza-ikuspegi ezberdina da. Berariazko diagnosi- eta tratamendu-sistema batetik abiatzen da eta arreta berezia jartzen du banakakoaren egituran eta izan ditzakeen arazo mekanikoetan.
Bere aitzindariak ezarritako printzipioetan oinarritzen da: A. T. Still doktorea (1828-1917). Pazienteak arreta handiz behartuta eta anatomia eta biomekanika arloetan zuen ezagutza handia aplikatuta, aldarrikatu zuen gorputzaren egitura-osotasunaren menpe daudela banakakoaren osasuna eta funtzionamendu egokia. Stillek giza gorputza unitate zatiezin gisa marraztu zuen, eta unitate horretan organismoaren egitura (gihar-hezurrak, organoak eta erraiak) eta funtzionamendua hertsiki loturik eta elkarren mende daude.
Esku-terapia da, erabat bateragarria medikuntza alopatikoarekin edo ohiko medikuntzarekin; izan ere, biek dute helburu berbera: gaixoari laguntzea. Halaber, prebenitzeko-, mantentzeko eta osasuna hobetzeko testuinguruan dago kokatuta.
Osteopatiaren bidez, organismoaren oreka berreskuratzen laguntzen dugu; horretarako, gorputzaren egituran oinarritzen gara, eta halatan, gorputzaren funtzionamenduak hobea egiten du. Oso teknika leunak eta ziurrak erabiltzen dira tratamenduan, paziente bakoitzari eta bera beharrei egokituta, eta beti kontuan izanda pazientearen adina, sexua, tipologia eta osasun-egoera.
Osteopatak osotasunean ikusten du pazientea, eta adimenak, gorputzak eta izpirituak elkarri eragiten diote eta euren artean erlazionatzen dira. Halaber, ehunek eragina dute eta barneko fisiologiak eta homeostasiak eragina dute, neurri berean, ehunetan. Ehunez ari gara eta ez hezur, lotailu, gihar edo tendoiez soilik. Osteopatek gorputzeko ehun eta isurkin guztiekin egiten dute lan, nahiz eta maiz gihar-hezur sistema erabiltzen duten, hain eskuragarri ez dauden guneetara iristeko.
Erditze prozesuan zehar, haurraren osasunean eragina eduki dezaketen...
Gehiago irakurri